18 mar 2010

Mahaingurua


Haiti, orain zer?

Durangon, 2010eko martxoaren 18an. Telebistak batzen hasi dira dagoeneko Haitiko kale deuseztatuetan. Kamerak beste gai batzuez arduratzen diren une hauetan, kolokan jarri da bizirik jarraitzen duten haitiarren etorkizuna. Non zara Haiti?

Galdera honi erantzuteko, Durangoko Elkarteen Tailer partehartzaileko kidea den Bateginezek mahai ingurua antolatu du Durangoko Udalaren laguntzarekin.

Noiz: martxoaren 25a, 19:00ak
Non: Elkartegia (Landako gunea)
Hizlariak: Munduko Medikuak, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, Bakerako Lankidetza Batzarra eta Arregialde elkarteetako kideak eta Xabier Madariaga, kazetaria.
Haurtzaintza zerbitzua eskainiko da


Pasa den urtarrilaren 12an, 220.000 lagun baino gehiago hil ziren Haitin. Hondamendi naturala omen zen. Bai zera! Ordutik hona ikusi ditugu lurrikara bortitzagoak, baina ez dute horrenbesteko suntsipena ekarri gizakion artean.
 
Gertakari latz hark elkartasuna piztu zuen herrialde askotako milioika gizasemeengan. Durangora ere iritsi zen. Pertsonak eta taldeak zerbait egin beharko zela ohartu ziren. Baina lehenago galdera batzuk erantzun behar: Zer nahi dugu egin? Zer ahal dugu egin? Zer egin behar dugu? Eta nola?
 
Erantzunak topatzeko,  gure elkartasuna hobeto bideratzeko, berriro urtarrilaren 12koa gerta ez dadin ziurtatzeko... batu egingo gara datorren ostegunean.
 
Zuen zain egongo gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario